
Lan Arriskuen Heziketa Praktikoaren Institutua (LAHPI) Kanpoko Prebentzio Zerbitzua da, 2004an sortua, hainbat arlotako prestakuntza teoriko-praktikoan espezializatu dena; makina mugikorrak maneiatzea, altuerako eta gune konfinatuetako lanak, elektrizitate-inguruneetako lanak, eraikuntzarako makinak maneiatzea, eta abar.
Helburu hori lortzeko prestakuntza espezifikoa eta espezializatua eskaintzen dugu, bezero bakoitzaren premietara eta errealitatera moldatua.
Hona hemen prestakuntzaren helburuak:
- Langileei prestakuntza ematea, beren eguneroko zereginak modu seguruago eta eraginkorragoan betetzeko aplikatu behar dituzten arauei, teknikei eta prozedurei buruz.
- Erakundeetan segurtasunaren kultura sortzen eta finkatzen laguntzea.
- Indarrean dagoen araudia betetzea.