GUNE KONFINATUETAN LAN EGITEKO IKASTAROA
Helburu orokorrak
-
Gune konfinatuetan segurtasunez eta eraginkortasunez lan egiteko ezagutza teoriko-praktikoak ematea.
-
Gune konfinatu baten arriskuak identifikatu eta prebentzio-neurriak abian jartzea.
-
Ikaslea gune konfinatu batean segurtasunak daukan garrantziaz ohartaraztea.
Helburu espezifikoak:
- Gune konfinatu bat identifikatzea.
- Gune konfinatu baten arriskuak eta aplikatu beharreko prebentzio-neurriak aztertzea.
- Gune konfinatuetan segurtasunez lan egiteko procedurak aplikatzea.
- Lan-atmosferak neurtzea gas-detektagailuen bitartez.
- Arnasketa-ekipo autonomoak erabiltzea.
- Instalazioak kontsignatzen edo eraginkortasunez blokeatzen ikastea.
- Gune konfinatuetan sartzeko eta erreskateak egiteko teknikak egitea.