ZUBI-GARABI IKASTAROA
Helburu orokorrak
-
Zubi-garabi bat maneiatzeko ezagutza teoriko-praktikoak ematea.
-
Langileak hartutako ohitura arriskutsuak zuzentzea.
-
Ikaslea segurtasunak norberaren lanpostuan daukan garrantziaz ohartaraztea.
Helburu espezifikoak:
-
Zubi-garabi bat osatzen duten elementuak identifikatzea.
-
Jasotze-lanak egiteko elementu osagarriak ezagutzea, baita zama motaren arabera daukaten egokitasuna ere.
-
Zama-eslingatzeak egitea.
-
Garabia maneiatzeko teknikak aplikatzea; kulunkak kontrolatzea, zamak garraiatu eta jartzea, eta abar.
-
Zamak gidatzeko ariketak egitea seinalatzaile baten laguntzarekin.
-
Maneiatzeko orduan agertzen diren arrisku nagusiak eta aplikatu beharreko prebentzio-neurriak identifikatzea.